“ZALDIAREN EGUNEKO BIZITZA ZALDITEGIAN”
PROPOSATUTAKO PROGRAMA:
- Zaldiaren Elikadura: elikadura mota desberdin eta elikadura beharren azalpen laburra. Ikasleek animaliei jaten emateko aukera izando dute, hala nola, nola jaten duten ikusteko aukera. Gainera, zaldikume bat elikatzeko aukera edukiko da.
- Zuhaina
- Kontzentratua (oloa)
- Pentsu konposatua
- Zaldiaren zaintza eta garbitasuna:
- Perratzea: ikasleek perratzearen prozezu osoa ikusteko aukera izango dute, nola egiten den , zertarako den…
- Garbiketa: nola eta zertarako egiten den ariketa praktikoa.
- Erabilera: nola mantentzen da ikuilu bat: garbiketa, ohearen garrantzia, nola egiten da, ariketa praktikoa.
- Zaldian ibiltzea: zamari mota desberdinak, pistan ariketa praktikoa. Ikasleek, begiraleek lagunduta, zaldi gainean, bere lehenbiziko esperientzia bizitzeko aukera izango dute.
Bisitaren iraupena ordubetekoa da, gehien jota, 30 ikaslez osatutako talde batentzat.