GAUBEA ETA BERE INGURUTIK IBILALDIAK
Ibilaldi hauekin ingurune naturalak eta inters kulturaleko lekuak ezagutzeko modurik aproposena eskaintzen dizugu. Bi orduko iraupeneko ibilaldiak, egun osokoak edo egun batzuetako ibilaldiak.
- “Varona dorretxea” ibilaldia
Guztiz berristuta dagoen XV. Mendeko dorretxea bisitatzeko aukera eskaintzen duen ibilaldi erraza.Prezioak ikusi.
- “Gatz arana” ibilaldia
Gatza ekoizten den berristutako erak ezagutzeko aukera eskaintzen duen ibilbide erraza.Prezioak ikusi.
- “Nograroko basoa” ibilaldia
Ibilbide honek Artzenako mendizerran barneratzen gaitu. Pinudi izugarriak, haritzak, pagoak… izadia bere egoera basatian. Prezioak ikusi.
- “Valpuesta” ibilaldia
Valpuesta herrira hurbiltzen gaituen ibilaldi erraza. Gaztelaniaren sorrera, non bere etxe zaharrek , dorretxeak eta elizbarrutiak antzinako erdi aroko garaietara eramaten gaituen.Prezioak ikusi.
- “Sobron” ibilaldia
Sobroneraino iristen den eta Artzenako mendizerra zeharkatzen duen zailtasun erdiko ibilaldia. Ebro ibaiak zeharkaturiko paisaia itzela. Kareharri horma izugarriak, arroia…Prezioak ikusi.
- “Nerbioi jaiotza – Santiago mendia” ibilaldia
300m baino gehiagoko jauzi bertikal batean, Santiago mendiko ingurune naturalean, Aiala arana eta ur jauzi izugarria ikusteko aukera ematen digun behatoki bat aurkitzen da. Prezioak ikusi.
- Asteburuko zaldi ibilaldia (dena barne)
Ibilbide honetan, edozein zaldunentzako aproposa, ingurune ederrak ezagutzeko aukera izango duzu, bertan jan eta gure araneko landetxe batean lo egin.Prezioak ikusi.
- “Añana eskualdeari buelta osoa” ibilaldia
Zaldun adituentzako ibilaldia da hau. Gaubea aran osoa zeharkatzen du, gatz araneko eremua eta Sobron ingurua. Artzena mendizerra, Valderejoko parke naturala, Boveda ingurua, Korro eta Pinedoko harpe artifizialak…Prezioak ikusi.
Itzuli