Parke naturalaren barnean proposatzen diren ibilaldi hauetan, irteera eta helmuga Lalastran (erdialdea) izanik, ibilaldi famatuena eta miresgarriena ezagutzeko aukera izango duzu, Puron ibaiaren arroia, hasiera batean, bertako pinudi, haritz, pago… aniztasun handiko baso batetik igarotzen da, beranduago Ribera utzitako herria zeharkatzen du, eta azkenik arroian barne sartzen da, non Puron ibaiak urjauzi ederretan salto egiten duen, putsuak eratuz, azkarrak… bere bidea jarraituz Ebro ibaiarekin elkartu arte.
Animaliak gustoko badituzu “El Cubo” deritzon inguruneraino hurbildu zaitezke. Vallegrull-eko hormetan aurkitzen diren saitegiak ikusteko leku paregabea, Euskal Herriko Sai Arre populazio ugariena elkartzen den gunea.